Lan esparruak

Ingurumen hezkuntzaren, agroekologiaren eta paisaiagintza ekologikoaren inguruan ikertu, lan egin eta dibulgatzen dugu.

Etorkizuna ereiten

Ingurumen hezkuntza

Bertako natura eta bioaniztasuna ezagutarazi nahi ditugu, baita hauen babesa duen garrantzia ere. Gure helburua herritarron naturarekiko lotura sustatzea da, eta ondorioz, ingurumena babesteko, zaintzeko eta hobetzeko grina piztea, ingurumen-hezkuntzako tailerren bidez.

Bertakoaren xarma

Paisaigintza ekologikoa

Bertako biodibertsitatea kontserbatu nahi dugu, eta espezie horien balio ornamentala aldarrikatu, paisaiagintza eta lorezaintza proiektu ekologiko eta jasangarrietan erabiltzeko.

Bizitza zaintzen

Agroekologia

Agroekologiarekiko harremana sustatu nahi dugu, nekazal inguruneko bioaniztasunaren ezagutza eta kontserbazioa bultzatuz. Elikagaien ekoizpen jasangarria eta burujabea posiblea dela erakustea da gure helburu garrantzitsuenetariko bat, baratzezaintza eta nekazaritza agroekologikoan ardatza duten jardueren bitartez.

Nortzuk garen

Natura, agroekologia eta paisagintza ekologikoa biziki maite duten bi gazteek, Iñigo eta Júlia, sustatutako ingurumen-elkartea da Trifolia.

Iñigo

Iñigo paisagintzan eta landa-ingurunearen kudeaketan goi-mailako teknikaria da, paisagintza ekologikoan eta agroekologian espezializatua. Gaur egun flora autoktonoari buruzko ikerketan murgilduta dago, ezagutza horiek lorezaintza ekologikoan, etnobotanikan eta dibulgazioan aplikatzeko.


Júlia

Júlia biodibertsitatearen kontserbazioan, komunikazioan eta ingurumen-hezkuntzan espezializatutako biologoa da. Hegaztien eta biodibertsitatearen ikerketan eta kontserbazioan lan egin du, baita ingurumen-dibulgazioan ere, ikus-entzunezko edukiak sortuz eta sare sozialak kudeatuz.

Proiektuak eta ekintzak

Jarduera-zikloak diseinatu, antolatu eta irakatsi ditugu, baita beste erakunde batzuekin batera tailerrak dinamizatu ere. Gainera, zenbait berdegune eta lorategietan aholkularitza, formakuntza, diseinu eta mantentze-lanak egin ditugu, paisagintza ekologikoaren esparruan. Hainbat dibulgazio-baliabide prestatu ditugu ere.

Proiektua

Zallako Hazi Biziak

Proiektu honen helburua Zallako kultura, nekazaritza eta natura ondarea sustatzea izan zen, bertako landatutako bionaiztasuna eta landa eta natura paisaia zabalduz eta balioan jarriz, azken helburua horien babesa bultzatzea izanik.

Ekintza

Ibilbide botanikoa eta herbarioa

Zalla Natura proiektuaren parte izan zen ekintza honetan, Zallako landaredia eta haien propietateak ezagutu genituen, landareak modu jasangarrian bildu genituen herbario bat egiteko, eta erremedio natural bat sortu genuen landare horietako batzuekin, Geobizirekin batera.